
Zuhaitz eguna antolatu du Haritzalde Naturzaleen Elkarteak, azken urteetan bezala, baina, oraingoan, Vasco de Camping Elkartearekin batera. Horrela bada, larunbatean, martxoaren 17an, parte hartu nahi duten guztiekin batera, 200 zuhaitz landatuko dituzte: Lizarrak (20), Ametzak (100), Arteak (20), Urkiak (20), Sagarrondoak (20), Gorostiak (20). Landaketa Mendizorrotzen egingo dute, Polipasotik Oriorako norabidean, bi kilometrora, itsasora ematen duen malda batean.
Basoak bioaniztasunaren bizilekua direla transmititu nahi dute, uholdeei zein aldaketa klimatikoari aurre egiteko tresnak direla eta oxigenoa ekoizten duen fabrikak dira, besteak beste. Donostiako Udalak landaketa egiteko zuloak egiteaz arduratzen da, eta lur publikoak jartzen ditu. Gipuzkoako Foru Aldundiak landareak emanten ditu jarduerarako.
Guztira, 1997tik, 5.641 arbol landatu dituztela dio Haritzaldek, toki hauetan: Basoerdi, Loiolako ibaiertza, Egia, Miramon, Damazelai parkea, Ametzagaina, Amaiur, Ikasbide eta Loiolako Erriberako ibaiertza, besteak beste.
Parte hartu nahi duenak aukera du mendi elkartearen egoitzara joanez, (Prim kalea, 35), Londres hotelaren paretik abiatuko dira, autobusean, eta geldialdiak egingo dituzte jendea jasotzeko. Landaketaren ostean, hamaiketakoaz dastatzeko aukera izango dute, eta, 13:30ean berriro ere autobusez itzuliko dira.