Oihana Agirre: "Asko eskertuko genuke jendeak giza katean gurekin batera parte hartzea"
Sare herritarra mugimenduak giza kate-kalejira egingo du larunbatean, emakume presoek kartzelan jasaten duten zigor erantsia salatzeko. Egiako autobus geltokia eta epaitegia lotuko dituzte kate baten bidez, 12:00etan. Mobilizazioan parte hartuko du Oihana Agirre (Egia, 1974) preso ohiak, eta larunbatekoak babes zabala izatea gustatuko litzaioke: “Asko eskertuko genuke jendeak giza katean gurekin batera parte hartzea”.
Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazio bat deitzeagatik atxilotu eta espetxeratu zuten Agirre. Zazpi urte pasa eman zituen orotara kartzelan. IRUTXULOKO HITZAk berarekin hitz egin du bertan bizitako esperientzia eta eskubide urraketak jasotzeko.
“Kartzela bera maskulinoa da, eta funtzionamenduak baldintzatzen zaitu. Nahiz eta emakumeen espetxe batean egon, berdin funtzionatzen dute. Ez dago emakumea behar bezala tratatzeko egiturarik”, azaldu du Agirrek.
Elkarrizketa osorik irakurri ahal izango da biharko astekarian.