Ligako lehen postua berreskuratzen saiatuko da gaur Bera Bera
Ligaren amaiera geroz eta gertuago dago eta Bera Berak titulua irabazteko aukerak handiak mantentzen ditu oraindik. Talde donostiarra Kanaria Handiarekin sailkapeneko lehen postuan bat egiteko lehiatuko gaur gauean Xixonan, Maviren aurka. Futbolean, Realeko neskak kopa postuetara hurbiltzen jarraitzen saiatuko dira Espanyolen kontra, gizonezkoak Getaferen kontra azken neurketetan emandako itxura kaxkarra aldatzen saiatuko direlarik. Saskibaloiari dagokionez, Donosti Basketek eta Gipuzkoa Basketek Avenida eta Estudiantesekin lehiatuko dira hurrenez hurren. Izotz hockeyan berriz, Txuri Urdinek play-offetako finaleko lehen partida jokatuko du Jacaren kontra, belar gainean Realak eta Donostiako Atletikok zelaietarako bueltan Taburiente eta Tenis bisitatuko dituztelarik.
ESKUBALOIA
Emakumezkoen Ohorezko maila, 19. jardunaldia
- Mavi – Bera Bera (ostirala, 21:00).
- Donosti Basket – Avenida (larunbata, 18:00).
- Gipuzkoa Basket – Estudiantes (igandea, 18:00).
- Reala – Espanyol (igandea, 12:00).
- Reala – Getafe (larunbata, 18:30).
- Txuri Urdin – Jaca (larunbata, 21:30).
- Taburiente – Reala (igandea, 11:45).
- Tenis – Donostiako Atletiko (larunbata, 18:00).