Lizaso, Sarriegi eta Iguaranen bertsoez gozatu dute Antiguan
85 lagun elkartu dira bart Antiguako Istingorra elkartean. Bertso afaria egin zuten, eta Sebastian Lizaso, Oihana Iguaran eta Aitor Sarriegi aritu ziren bertsotan. Gai jartzaile lanetan, berriz, Ander Aranburu Lizarra. Afaria hasi aurretik Bodegon tabernan elkartu ziren eta agur bertso batzuk kantatu zituzten, giroa berotzen hasteko. Antolatzaileek esan dute harrera ona izan duela bertso afariak, eta datorren urtean ere beste bat egiteko indarrak eman dizkiela. Urtero bertso saioa bat egitea jarri dute helburu gisa.