Miguel Gallastegiri omenaldi hunkigarria egin diote Aieten
Miguel Gallastegi (Eibar, 1918) pilotari ohiak ehun urte bete ditu, eta Aieteko Katxola baserrian merezitako omenaldia egin diote. Izan ere, Gallastegik harreman berezia du auzoarekin. Aspaldian ezagutu zuen Pakea plazako frontoia; ongi gogoan du 1943ko abuztuaren 13a zela. Dagoeneko eraitsia dagoen Ramonene baserrian eman zioten ostatu. Donostian jokatu zuen pilotariak eta bertan igaro ere eguna. Duela gutxi arte, ia egunero igotzen zen Erdialdean duen etxetik Aieteko Pakea Plazara, lasai lasai egotera.
Ordutik asko aldatu da Aieteko inguru hau; “garai batean basoa eta lau baserri besterik ez ziren hemen. 1943an ezagutu nuen txoko hau, eta osasunak uzten didan bitartean etortzen jarraituko dut”, adierazi zuen 2014an, Miramongo frontoian bere omenezko plaka jarri zutenean. Oraindik burua argi eta gorputza sendo ditu, baina, aldakako ebakuntza baten eraginez gurpildun aulkian ibili behar du.
Katxolan txotx egiteko ohorea eman diote; berak dastatu irailetik baserriko kupeletan gordeta dagoen sagardoa. Eskerrak eman dizkie baserrian bildu diren bizilagun eta ezagun guztiei, eta Aiete beti bere bigarren etxea izan dela esan du harro.
Manex Mujikak bertsotan omendu du Miguel Gallastegi, eta esan dio garai bateko Aietearen gaur egungo testigu dela.
Erlazionatutako edukiaMiguel Gallastegi, bizitzari begira