Zuhaitz Egunean parte hartu duten lagunen argazkia. (Argazkia: Haritzalde)
Zuhaitz eguna ospatzeko 200 zuhaitz landatu dituzte gaur Mendizorrotzen. Haritzalde Naturzaleen Elkarteak eta Vasco de Camping Elkarteak antolatu dute jarduera haur, elkarlanean. Horrela bada, lizarrak (20), ametzak (100), arteak (20), urkiak (20), sagarrondoak (20) eta gorostiak (20) landatu dituzte. Landaketa Mendizorrotzen egin dute, Polipasotik Oriorako norabidean, bi kilometrora, itsasora ematen duen malda batean.
Basoak bioaniztasunaren bizilekua direla transmititu nahi dute, uholdeei zein aldaketa klimatikoari aurre egiteko tresnak direla eta oxigenoa ekoizten duen fabrikak dira, besteak beste. Donostiako Udalak landaketa egiteko zuloak egiteaz arduratzen da, eta lur publikoak jartzen ditu. Gipuzkoako Foru Aldundiak landareak emanten ditu jarduerarako.
Guztira, 1997tik, 5.641 arbol landatu dituztela dio Haritzaldek, toki hauetan: Basoerdi, Loiolako ibaiertza, Egia, Miramon, Damazelai parkea, Ametzagaina, Amaiur, Ikasbide eta Loiolako Erriberako ibaiertza, besteak beste.