Aranzadi zientzia elkarteak ikastaroak antolatuko ditu haurrentzat Aste Santuan
Aranzadi zientzia elkarteak umeentzako zientzia jarduerak antolatuko ditu Aste Santuan. Jarduerak apirilaren 3tik 6ra bitartean izango dira eta Aranzadiren Donostiako egoitzan egingo dituzte.
“Ikastaroetan, umeek Euskal Herriko bizitza tradizionalean erabiltzen ziren elementuak ezagutuko dituzte, egun imajinatzen ez dituztenak”, azaldu dute antolatzaileek. Gainera, txorien behaketan murgilduko dira eta espezieak ezberdintzen ikasiko dute.
Ikastaroak goizez egingo dira, 9:30etik 13:30era, eta 8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude. Izen ematea helbide honetan edo 943 466 142 telefonora deituta egin daiteke.