Gaur aurkeztu dute egitasmoa. (Argazkia: @argilan)
Gipuzkoako Gizarte-Asanblada sortu dute hainbat taldek. Bertan daude, besteak beste, Lanbidek Kaltetutakoen Plataforma, Kaleratzeak Stop, Duintasuna, SOS Arrazakeria, Erletxea eta Prekarietatearen kontrako Korrika.
Prentsaurrekoa egin dute Donostian eta martxoaren 14an Bilbon aurkeztutako
Pobrezia eta bazterketarik gabeko herri baten alde izeneko manifestuarekin bat egin eta hainbat mobilizazio iragarri dituzte Eusko Jaurlaritza prestatzen ari den Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren Legearen erreformak ekar ditzakeen murrizketei aurre egiteko.
Martxoaren 21ean Bilbon elkarretaratzea egingo dute Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren aurrean, eta
martxoaren 23an giza katea egingo dute Donostian (18:30), San Martzial kaleko Lanbide paretik Andia kaleko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaraino.