Donosti gimnasia erritmiko taldeko kideak, txapelketa batean. (Argazkia: Josean Rozada)
Txapelketa antolatu du Donosti gimnasia erritmiko taldeak, hamaseigarren aldiz, Anoetako Karmelo Balda frontoian. Larunbatean izango da lehia, martxoaren 24an, bi txandatan: 11:00etan eta 15:30ean. Hogeita hamar klubetako gimnastek parte hartuko dute, eta hiriko klubetik 30 gimnasta inguru ariko dira. Ikuskizuna ziurtatua egongo dela diote antolatzaileek.
Lehia bukatzean, sari ematea egingo dute, eta zozketak ere egingo dituzte, euro batean txartelak erosten dituztenen artean. Lehenengo sarituak irabaziko du sakeleko telefono bat eta gastronomia produktuak; bigarren sarituarentzat izango dira tableta elektroniko bat eta gastronomia produktuak; hirugarren sarituak jasoko du gastronomia produktuen saski bat.