Triatloietarako izena eman daiteke
Euskadiko Triatloi Federakuntzako webgunean.
Donostiako Triatloia ekainaren 24an izango da, 9:15ean, eta distantzia olinpikoa izango du: 1.500 metro igerian, 40 kilometro bizikletaz eta 10 kilometro korrika. Lizentzia izatea derrigorrezkoa izango da parte hartzeko.
Emakumeen Triatloia ekainaren 23an egingo dute, 15:00etan, eta egin beharreko distantziak hauek izango dira: 300 metro igerian, 8 kilometro bizikletaz eta 2 kilometro korrika. Ez da beharrezkoa izango lizentzia izatea.
Ekainerako antolatu ditu Donostiako Atletikok aurtengo triatloiak: Onditz Oroituz 33. Donostiako Triatloia eta X. Emakumeen Triatloia. Izen-emateak gaur bertan ireki dituzte bi probetarako,