Gaur goizean Guardia Zibilak egindako operazioan eman diren lau atxiloketak salatzeko elkarretaratzeko deialdia egin du
Kalera Kalerak. Elkarteko kide diren Oihana Garmendia, Antton Lopez eta Olatz Dañobeitia atxilotu ditu Espainiako poliziak, Miren Zabaleta Sortuko Nafarroako arduradunarekin batera. Belen Gonzalez ETAko kide ohiari azaroaren 26an Lazkaon egin zitzaion omenaldian parte hartu izanagatik “terrorismoa goratzea” leporatzen diete, eta lau atxilotuak Intxaurrondoko Guardia Zibilaren kuartelera eraman dituzte.
Udaletxe parean egingo da elkarretaratzea,
19:00etan, ‘
Bakearen eta askatasunaren alde. Ez gaituzue geldituko‘ lelopean.