Erraustegiaren aurkako protesta egin dute sindikatuek
Protesta egin dute sindikatuek Zubietako erraustegiaren aurka. ELA, LAB, CCOO, ESK eta beste hainbat sindikatuk eta Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM) deituta ehunka lagunek mobilizazio bat eta lan jardunaldi bat egin dute hirian.
Berriak jaso duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzaraino eraman duten ehunka langilek erraustegiaren aurkako protesta: Langileok ere, erraustegia gelditu. Badago alternatiba lelopean egin dute Bulebarretik aldundirainoko bidea. Mezu argi bat utzi nahi izan dute hitzaldi, mahai inguru eta protesten bitartez: “Posible da obrak geratzea eta bestelako eredu iraunkor eta osasungarriagoak bilatzea”.
Arratsaldean hitzaldiek eta mobilizazioek jarraitu dute. 19:30etan giza katea egin dute berriro Gipuzkoako diputazioaren aurrean.