
Antton Lopez eta Oihana Garmendia (eskuina) Kalera Kalerak Belen Gonzalezi azaroan eginiko omenaldian. (Argazkia: Sortu)
Gaur goizean lau pertsona atxilotu ditu Guardia Zibilak oraindik irekia dagoen operazio batean,
NAIZek argitaratu duen informazioaren arabera. Atxilotuak Oihana Garmendia
Kalera Kalera elkarteko bozeramailea, Antton Lopez, Miren Zabaleta eta Olatz Dañobeitia dira, eta oraindik atxiloketa gehiago eman daitezkeela adierazi du Espainiako Barne Ministerioak. Belen Gonzalez ETAko kide ohiari azaroaren 26an Lazkaon egin zitzaion omenaldian parte hartu izanagatik “terrorismoa goratzea” leporatzen diete laurei.
Lau atxilotuak Intxaurrondoko Guardia Zibilaren kuartelera eraman dituzte.