Ibai ikastolaren mende erdia ospatuko dute
Ibai ikastolaren 50. urteurrena dela eta, emanaldi berezia eskainiko dute ostiralean Ibai Abesbatzak, Ibaeta Abesbatzak eta Luberri Abesbatzak. Kontzertua Musikenen izango da, 19:00etan. Urteurrenaren harira prestatu duten abestia lehenengo aldiz entzuteko aukera egongo da: Ibaitik Mundura. Hitzak Iker Alustizarenak dira, eta musika, berriz, Mikel Azpirozena.
Kontzerturako sarrerak salgai jarri dituzte, 5 euroan, eta eros daitezke ikastolan bertan edo Musikenen, emanaldiaren aurretik.