Espainiako Gobernuari eskaera egin dio udalak, pentsio sistema publikoa hobetzeko
Pentsioen sistema publikoaren defentsan, adierazpen publiko bat zabaldu du Donostiako Udalak: “Pentsio sistema publikoaren inguruko eztabaida areagotu egin da, PPren gobernuak garatutako politikaren kontra dauden indar politikoen aldarrikapenek bultzatuta. Gure ustez guztiz presazkoa da pentsio sistema publikoa adostasun markora bideratzea”. Horrela bada, zazpi puntu biltzen dituen erakunde adierazpena osatu du udalak, Espainiako Gobernuari zuzenduta:
ERAKUNDE ADIERAZPENA
1. Pentsio sistema publiko nahikoa eta iraunkorra bermatu dezala, oinarrituko dena pentsio duin batzuetarako eskubidean, elkartasunaren eta gardentasunaren esparruan, finantziazio-iturri ziurrek eutsitakoa, modu horretan pentsio duin eta aurresangariak bermatzeko.
2. Indargabetu dezala 23/2013 legea, abenduaren 23koa, Gizarte Segurantzaren Pentsio Sistemaren Jasangarritasun Faktorea eta Errebalorizazio Indizea arautzen dituena. Helburua da pentsio duinak bermatzea, KPIari lotzea berrezarriz, horiek eguneratzeko formula gisa.
3. Legez debekatzea Pentsioentzako Erreserba Funtsaren xedapen libreakotizazioen defizit-egoeretarako, PPren gobernuak ezabatutako % 3ko muga berreskuratuz. Helburua da pentsioen sistema publikoaren iraunkortasuneko berme finantzariorako tresna gisa erabiltzen jarraitu ahal izatea.
4. Finantziazio-neurriak hartzea, bideratutakoak sistemaren diru-sarrerak areagotzera, arauz kontrako kontratazioaren eta kontratazioko iruzurraren aurkako borrokara, hala nola Estatuko Aurrekontu Orokorretatik etorritako diru-sarreren bidez kotizazioen finantzazioaren aldian aldiko defizitak betez.
5. Gizarte Segurantzako Sistemaren gastuetan jardutea, kenduz enpresek Gizarte Segurantzan duten kotizazioko salbuespenak, hala nola erakunde adminisratiboen kudeaketa-gastuak. Horretarako, Estatuko Aurrekontu Orokorren bidez zuzenean finantzatu ditzala Gizarte Segurantzaren administrazio-gastuak.
6. 2012ko lan erreforma indargabetu dezala. Helburua da enpleguaren kalitatean eta kotizazioen gutxitzean dituen ondorio negargarriak, arriskuak jartzen baitute pentsioen sistema publikoaren iraunkortasuna. 5/2013 EDLko borondatzeko erretiroaren erregulazioa indargabetzea.
7. EAEko pertsona pentsiodunen egoera hobetzeko ezinbesteko baldintza denez, ekimenak abiatu ditzala EAEra berehala eskualdatzeko Gizarte Segurantzaren alorreko eskumenak, bat etorriz Gernikako Autonomia Estatutua onartzen duen 3/1979 Lege Organikoko 18.2 artikuluan etaBosgarren Xedapen iragankorrean jasotakoarekin, bereizaera bateratuaren eta elkartasun printzipioaren errespetuaren baitan.