25. elkarretaratzea egingo du 'Hotel + ez' asanbladak
Udaran kale Nagusiko etxebizitza bat okupatu zuten gazte batzuek bertan egin nahi duten hotela saihestu eta etxebizitzaren arazoari aurre egiteko. 18 zenbakia okupatu zuten ekainean hainbat lagunek eta irailean bertan hotel bat egiteko asmoa zutela jakin zuten. Agerraldia egin zuten, eta geroztik bizilagunen babesarekin elkarretaratzea egiten dute ostegunero Santa Maria elizaren aurrean.
Neguan zehar hainbat asanblada egin ondoren azaldu dute ostegun honetan egingo dutela udaberriko lehen elkarretaratzea, guztira, 25. elkarretaratzea izango da.