Estibaliz Martinezek irabazi du I. Donostia Kultura Poesia Lehiaketa
Udalak martxoaren 26ra bitarte antolaturiko Poesialdiaren baitan. IRUTXULOKO HITZAk Balea Zuria poesia argitaletxearen sorrerari buruzko erreportajea argitaratu zuen iazko azaroan.
Sari banaketa arratsaldeko 19:30ean izango da, Konstituzio plazako Udal Liburutegi Nagusiko bigarren solairuan, Mandasko Dukearen aretoan.
Poesiaren Nazioarteko Eguna dela eta, Donostiako Udalak idazle gazteei zuzendutako I. DK Poesia Lehiaketaren sariduna zein den igorri du gaur. Lehiaketan parte hartu duten 18 gazteen artean, Estibaliz Martinez poeta iruindarrari egokitu zaio 1.000ko saria, Imanol Larrinagaren margolan batekin batera, eta Balea Zuria argitaletxeak bere poema bilduma argitaratuko du ere.
Donostia Kulturak eta Balea Zuriak “euskarazko poesia zabaldu eta 35 urte bete gabe dituzten idazle gazteen lanari bultzada emateko asmoz” antolatu dute lehiaketa,