Interneteko arriskuen aurkako prebentzio ataria aurkeztu du udalak
Mendekotasun teknologikoak prebenitu ahal izateko webgune bat herritarren eskura jarri du Donostiako Udalak. Guraso, irakasle eta ikasleentzako erremintak, ariketak, hezkuntza-pilulak eta hainbat baliabide eskainiko ditu atariak. Donostiako Mendekotasunen Kontrolerako Plana 2017-2020 egitasmoaren barruan kokatzen da.
Udala arreta berezia jartzen ari da teknologia berrien mendekotasunean, ikastetxeetan irakasleei, ikasleei eta profesionalei formakuntza lanak eskaintzen jarraituz, eta ere baita Interneteko plataforma hau hobetuz eta eguneratuz. “Arrisku hauen aurrean udalak heziketa sustatzeko beharra ikusi du eta plataforma denon eskura jarri Interneten dauden arriskuak prebenitzeko eta haietatik babesteko”, azaldu du Aitziber San Roman Gizarte Ekintzako zinegotziak.