Kontzertu berezia eskainiko dute planetarioan
Kontzertu berezia eskainiko du Euskadiko Orkestra Sinfonikoko talde batek, Eureka! Zientzia Museoan. Larunbatean izango da Chiaroscuro Laukotearen emanaldia, museoko planetarioan. Horrela, Maurice Ravelen Laukotea fa maiorrean interpretatzen duten bitartean, planetarioko kupulan hainbat irudi proiektatuko dituzte, diotenez, ikuskizun sentsorial atsegin batean. Zehazki, proiektatuko dituzte munduko argazkilari askok hainbat fenomeno astronomikoei ateratako argazkiak. Gainera, 2016an Astronomy Photographer of the Year lehiaketan saritutakoak dira argazki guztiak.
Hauek osatzen dute Chiaroscuro Laukotea: Antoni Kosc (biolina), Irene Echebeste (biolina), Natacha Dupuy- Scordamaglia (biola) eta Juan Ignacio Emme (txeloa). Bi saio egingo dituzte, bata 18:00etan, eta, bestea, 19:00etan. Emanaldi bakoitzak 30 minutuko iraupena izango du, eta sarrerak 2 euroan eskura daitezke, webgunean eta museoko harreran.