(Argazkia: Txuri Urdin)
Txuri Urdin izotz hockey taldeko bi jokalari Espainiako selekzioarekin jokatzen ari dira aste honetan, Munduko Txapelketan. Irene Senac eta Claudia Bermejo dira jokalariak, eta Koldo Saez entrenatzaile donostiarrekin batera joan dira Valdemorora.
Rumaniaren aurka 12-0 irabazi zuten; gaur Chinese Taipeiren aurka jokatuko dute, eta, ostiralean, Zelanda Berria izango dute aurkari.