Europako txapelduna da Aitor Olaizola
Donostiako Atletikon albiste onak jaso dituzte. Izan ere, Aitor Olaizola donostiarra txapelduna izan da disko jaurtiketan, beteranoen Europako Txapelketan, M-45 kategorian. Bere jaurtiketa onena 42,72 izan da. Madrileko Moratalaz pistan jokatu dute lehia.
Donostiako Atletikon eta Realean osatu du bere kirol ibilbidea Olaizolak, eta Atletikon 20 urte baino gehiago daramatza.