Munduko Txapelketa irabazi dute Txuri Urdineko bi jokalarik
Irene Senac eta Claudia Bermejo Munduko txapeldunak izendatu berri dira, izotz hockeyko Espainiako selekzioarekin. Txuri Urdineko jokalariak dira biak ere, eta Koldo Saez entrenatzaile donostiarrekin batera joan dira Valdemorora, Munduko Txapelketa jokatzera.
Partidak guztiak irabazi ditu Espainiako selekzioak: Islandiaren aurka, 2-1; Turkiaren aurka, 4-1; Rumaniaren aurka, 12-0; eta Chinese Taipeiren aurka ere 1-6. Ostiralean Zelanda Berriaren aurka jokatzekoak ziren.