
Cristina Enea Fundazioak argitaratu du
udaberriko jardueren agenda, datozen hiru hilabeterako plangintzarekin: erakusketak, hitzaldiak, tailerrak, irteerak, besteak beste. “Aparteko pisua izango du HidroLogikak, udaberriro bezala, Urumearen garrantzia eta ezinbesteko papera aldarrikatzeko eta onartzeko asmoz”, diote antolatzaileek.
2011. urtetik udaberri guztietan egin ohi dute Hidrologikak, urari eta Urumeari bere protagonismoa itzultzeko asmoz. Urumeatik irteerak egingo dituzte piraguan eta kanoan, hiriko zenbait lekutatik ibilaldi gidatuak, tailerrak… Xehetasun guztiekin apirilaren 16an emango dute ezagutzera.
Gainera, agendaren diseinu digital berria egin dute, dokumentua kontsultatzea errazagoa izan dadin. Kontsultatu daitezke Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxearen jarduerak, Ulia Interpretazio Zentroarenak eta Urgulleko Natur Txokoarenak. Berrikuntza gisa paperezko edizioa ere edukiko du; eskuragarri dago jada Egiako parkean bertan, eta hiriko kultur etxe guztietan.
Nabarmendu dituzten jardueren artean hauek daude:
- Vandana Shiva ingurumen-aktibistaren hitzaldia, maiatzaren 25ean. Emakumeei eta bioaniztasunari, eta klima-aldaketaren erronkei buruz
- Kalpona Akterrek solasaldia, apirilaren 13an, Bangladesheko ehun-tailerren errealitatearen inguruan, Emakumeen Etxean.
- Haziera egitasmoko haziei buruzko hitzaldiak eta tailerrek, EtxEKOlanda ekimeneko baratzegintzari buruzko ikastaroak eta JantziAgain saioak.