Diru sarrerak bermatzeko errenta murriztearen kontrako giza katea egin dute
Gipuzkoako Gizarte-Asanbladak deituta giza katea egin dute, Eusko Jaurlaritza prestatzen ari den DSBE diru sarrerak bermatzeko errenta legearen erreformak ekar ditzakeen murrizketen kontra. San Martzial kaleko Lanbideren egoitzatik Jaurlaritzak Andia kalean duen eraikinera egin dute bidea. Gipuzkoako Gizarte-Asanblada osatzen dute, besteak beste, Lanbidek Kaltetutakoen Plataforma, Kaleratzeak Stop, Duintasuna, SOS Arrazakeria, Erletxea eta Prekarietatearen kontrako Korrika.
Josu Lonbide asanbladako ordezkariak aldarrikapenaren arrazoiak azaldu dizkigu ondorengo bideoan.