Mikrobus zerbitzu berria izango du Morlansek
Dbusek linea berri bat jarriko du abian astelehenetik aurrera, Morlans lotzeko hiriaren erdialdearekin: 46-Morlans. Mikrobus zerbitzua izango da eta orduerdiro aterako da. Morlans auzoaren behealdean eta goialdean, geltokia izango du linea berriak, baita eraikitzen ari diren Morlansko igogailuaren ondoan ere. Horrela, orain arte badabiltzan 23 eta 32 liniekin koordinatuta egongo da.
Ibilbide hau egingo du linea berriak:
- Erdialdetik Morlans alderantz: Askatasunaren hiribidea 20; Urbieta 6 eta 38; Mendeurrenaren plaza; Pio XII.a; Katalina Eleizegi 2; eta Morlans 73, Morlansko igogailua.
- Morlansetik erdialderantz: Morlansko igogailua; Morlans 19; Errondo; Collado; Antso Jakituna; Bizkaia pasealekua; Gernikako Arbola; Maria Kristina zubia, Askatasunaren hiribidea 20.
- Askatasunaren hiribidetik, 30 minuturo: lanegunetan, 7:35etik 21:35era; larunbatetan, 8:35etik 21:35era; jai egunetan: 9:45etik 21:45era. 30 minututo.
- Morlansko igogailutik: lanegunetan: 7:45etik 21:45era; larunbatetan: 8:45etik 21:45era; jai egunetan: 9:55etik 21:55era.