(Argazkia: Donostiako Usala)
Donostia Hiria 41. Nazioarteko Xake Txapelketa prest da. Karmelo Balda Frontoian jokatuko dituzte partidak, Gros Xake Taldeak duen instalazioan, martxoaren 24tik 31ra, eta 120 jokalarik izena eman dute. Euskadiko jokalaririk onenak ikusteko aukera egongo da eta Euskadiko Selekzioaren partida martxoaren 29an izango da. Gaur, larunbata, 17:00etan hasiko dituzte lehiak, eta 9 erronda jokatuko dituzte astean zehar, martxoaren 31ko finalera arte. Irabazten duen jokalariak 1.400 euro jasoko ditu, txapeldunaren txapela, eta garaikurra.
Udaletxean, partida azkarrak
Horretaz gain, bi xake txapelketa azkar ere antolatu dituzte, eta udaletxeko udalbatza aretoan jokatuko dituzte, martxoaren 26an, 10:30ean. Batean ariko dira izena eman duten bost jokalari onenak, eta Gipuzkoako txapeldunak; eta, bestean, jokatuko dute Donostiako kadete eta alebin mailako 40 jokalari onenek. “Udalak eta Federazioak esfortzu handia egin dugu elkarlanean txapelketari bultzada emateko. Izan ere, Donostia beti izan da Xakearen munduan erreferente bat eta hala jarraitzea nahi dugu”, adierazi du Fernando Markinak, Gipuzkoako Xake Federazioko presidenteak.