Alejandro Tapia artistaren ibilbidea jasotzen duen erakusketa
Ekain Arte Lanak galerian Alejandro Tapia (Aginaga, 1930-2016) artista gipuzkoarraren lanez osaturiko erakusketa ikus daiteke. Tapiak bere ibilbidean sortutako paper, olio-pintura eta eskulturen aukeraketa bat jasotzen du erakusketak.
Donostiako irudigintza-lantegi batean egin zituen lehen urratsak, eta Madrilgo Arte Ederretako Akademia Librean ikasi zuen ondoren. 1959 urtean itzuli zen Donostiara, eta 1962 urtean jaso zuen lehen saria. Harrezkero irudigintza alde batera utzi eta pintatzeari ekin zion. Euskal Eskolako Ur taldea sortu zuen 1965 urtean Javier Arozena, Karlos Bizkarrondo eta Jose Grazenea pintoreekin batera. Erakusketa asko egin ditu bakarka eta taldean. 1981 urtean erakusketa antologikoa egin zuen Donostiako San Telmo Museoan eta Alga aretoan. Kubismoaren kutsua duen pintura errealista margotzeari eman zion 60ko hamarkadan, eta 70. urteetan espresionismorantz bideratu zen.
Apirilaren 22ra bitarte bisitatu daiteke erakusketa.