Kataluniaren aldeko elkarretaratzea egingo dute bihar, udaletxe aurrean
Kataluniako politikari eta eragileen azken espetxeratzeak salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte bihar Euskal Herriko hainbat hiriburutan. Donostiakoa 12:00etan izango da, udaletxe aurrean. Kataluniarekin bat, demokrazia, askatasuna lelopean plazak betetzeko deia zabaldu dute protestaren deitzaileek EH Bildu, ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru, CNT, Etxalde, EHNE eta Gure Esku Dago.