Dbus-eko autobus bat geltokira iristen. (Argazkia: Lide Ferreira)
Ohiko erabiltzaileen zein turista eta bidaiaren garraioa errazteko, 16-Igeldo autobus linearen maiztasuna handituko du Dbusek Aste Santuko jaiegunetan. Martxoaren 29tik apirilaren 2ra bitarte emango da areagotzea, bi egunak barne, 10:05etik 21:05era. Tarte horretako autobus zerbitzuen maiztasuna 20 minutukoa izango da.
Zerbitzuen ordutegia:
Irteerak Gipuzkoa plazatik:
–
Martxoaren 29an eta 30ean, eta apirilaren 1ean eta 2an: 8:35etik 10:05era, 30 minutuan behin; 10:05etik 21:05era, 20 minutuan behin; 21:05etik 22:05era, 30 minutuan behin.
–
Larunbata, martxoak 31: 7:05etik 10:05era, 30 minutuan behin; 10:05etik 21:05era, 20 minutuan behin; 21:05etik 22:05era, 30 minutuan behin + 23:05ean eta 00:00etan.
Irteerak Kanpinetik:
–
Martxoaren 29an eta 30ean, eta apirilaren 1ean eta 2an: 9:00etatik 11:00etara, 30 minutuan behin; 11:00etatik 22:00etara, 20 minutuan behin + 22:30ean.
–
Larunbata, martxoak 31: 7:30etik 11:00etara, 30 minutuan behin; 11:00etatik 22:00etara, 20 minutuan behin + 22:30ean eta 23:30ean.