Argazkia: Donostiako Udala
Donostian udaran
10 eta 12 urteko Saharako 30 ume jasotzeko deialdia zabaldu zuen ‘Oporrak bakean’ egitasmoak martxoa hasieran. Familiak bilatzeko kanpaina, ordea, larunbatean amaituko da, eta elkartetik oraindik hamaika familia behar dituztela jakinarazi dute gaur.
Saharako adingabeek euren kanpamentuetan bizi dituzten bizi baldintza gogorrak arintzeko asmoarekin sortu zen ‘Oporrak bakean’ proiektua,
Donostiako Udalaren,
SEADen Lagunen Elkartearen eta
Fronte Polisarioaren lankidetzari esker. EAEra guztira 300 neska-mutil etorriko dira aurtengo udaran, lurraldean oraindik 80 familia topatu behar dituztelarik.