Donostiatik abiatuko da astelehenean Euskal Herriko Itzulia
Datorren astelehenean emango zaio hasiera 58. Euskal Herriko Itzuliari, apirilaren 7ra bitarte, eta bere lehenengo etapan Donostia igaroko du lurraldeko txirrindularitza lehiaketak. Zarautzetik abiatuta, Zumaiatik Hondarribirainoko ibilbidea egingo dute lehiakideek, bueltan, Pasai Antxotik iritsita, Kontxako pasealekua eta Erdialdia igaro ondoren Igeldora igotzeko. Orio bidean jarraituko dute gero txirrindulariek, lasterketa berriz Zarautzen amaitzeko.
Lasterketa Donostiatik 15:00etatik 15:30era igarotzea aurreikusten da, eta hiriko hainbat kale trafikora itxiak egongo dira, hortaz, 14:00etatik 16:00tara, gutxi gorabehera. Igeldon, trafikoa itxita egongo da ere, bi norabideetan.
Hirian lasterketak jarraituko duen ibilbidea: Jose Elosegi Alkatearen hiribidea, Ategorrieta, Nafarroa hiribidea, Zurriola pasealekua, Erregina Erregentea, Boulevard, Hernani kalea, Askatasunaren hiribidea, Zubieta kalea, Kontxa, Satrustegi hiribidea, Igeldo pasealekua eta Aita Orkolaga.