Bentaberri kiroldegia. (Argazkia: Donostia.eus)
Datorren hilabetean Bentaberri udal kiroldegiko gimnasioan dagoen muskulazio gunea guztiz berrituko duela jakinarazi du Donostiako Udalak. Guztira, hamalau muskulazio makina berri ipiniko dituzte bertan, lan funtzionalari zuzendutako gune berri batekin batera. Pisu libreen gunea berrituko dute ere. Berriketa apirilaren 16tik 21era bitarte egingo da, eta tarte horretan gimnasioa itxita mantenduko dute. Muskulazio gunearen berritzeak 72.000 euroko kostua izango du.
Era berean, apirilean ere Etxadiko ziklo indoor gimnasioko bizikleta guztiak berrituko dituela jakinarazi du udalak, eta baita udan zehar Bidebietako gimnasioan zenbait hobekuntza egingo direla.