AHT-a, Anoeta, erraustegia eta lan esplotazioa izango dituzte hizpide Txantxarrekan
Bidaia bat AHTa, Anoeta, erraustegia eta lan esplotazioan barrena izeneko solasaldia egingo dute apirilaren 12an, 18:00etan, Antiguako Txantxarreka gaztetxean. Bertan parte hartuko dute Urko Apaolaza, Argiako kazetaria eta Zuloan liburuaren egileak eta Igor San Jose, ELAko eraikuntzako arduradunak.
Bertan, AHTa, Anoeta, erraustegia eta lan esplotazioa izango dituzte hizketagai. Ondoren, 20:00etan kazerolada egingo dute. Solasaldia, Gipuzkoa Zutik taldeak, Manu Robles-Aragiz institutuak eta Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak antolatu dute.