Askekintzaren dokumentalaren emanaldia eskainiko dute Guardetxean
Donostiako Trueba zinema aretoan estreinatu zuten Gurean izeneko dokumentala, martxoaren 23an. Orain, berriro egongo da ikusgai apirilaren 13an, Guardetxean.
Euskal Herriko festetan egiten den animalien erabileraren inguruko lehenengo dokumentala dela diote, eta lau urteetako ikerketaren ondorioa dela. Askekintzako hainbat aktibistek ezkutuan grabatutako irudiekin osatu den proiektua da Gurean. Dokumentala euskaraz dago grabatua, eta frantsesezko, gaztelaniazko eta ingelesezko azpidatziak izango ditu.
Donostian ez ezik, Euskal Herriko hainbat txokotan egongo da dokumentala ikusgai.
Maialen Sagues Askekintzako kidea elkarrizketatu zuen IRUTXULOKO HITZAK.