Burujabetza feministaranzko urrats txikiak egiten jarraitzeko mahai ingurua antolatu du Bilgune Feministak
Mahai inguru sorta antolatu du Euskal Herriko Bilgune Feministak “burujabetza feministaranzko urrats txikiak ematen jarraitzeko asmotan”. Hainbat hiriburutan egingo dituzte hitzaldiak, Donostian apirilaren 14an izango da. Iruñean eta Gasteizen, berriz, apirilaren 12an eta 13an. Horietako bakoitzean hizlari batzuk arituko dira.
Donostian, Laia Estrada CUPeko kidea eta Ares Batle Gatamaula Kataluniako talde feministako kidea arituko dira. Mahai ingurua, apirilaren 14an 18:30etan izango da Emakumeen Etxean.