Gobernu Zibilaren eraikina kultur etxe bihurtzeko sinadura bilketa egingo dute
Amara berriko Ernest Lluch kultur etxea Arcco merkatalgunera mugitu berri du udalak. Euren proposamena plazaratzeko, merkatalguneko bigarren solairuan bildu ziren hainbat lagun martxoaren 27an eta auzoaren beharrak aseko lituzkeen kultur etxe bat aldarrikatu zuten.
Gobernu Zibilaren Amarako eraikina kultur etxe bilakatzea eskatzeko talde bat sortu dute: Gobernu Zibila Kultur etxe elkartea. Pio XII plazako eraikina erabili gabea dagoela argudiatuz, eraikina auzoaren beharrentzako erabiltzea proposatzen dute, hura kultur etxe bilakatuz, alegia. Gaur, 17:00etan, elkartuko dira Arcco merkatal gunearen sarrera nagusian sinadurak biltzeko.
Anoetako obrak direla eta,