'The Happy Film' dokumentala aurkeztuko dute Antzoki Zaharrean
Stefan Sagmeister diseinatzaile grafikoak bere The Happy Film dokumentala aurkeztuko du apirilaren 12an 19:30etan, Antzoki Zaharrean. Doainik izango da sarrera aretoa bete arte. Hortaz, ilarak egotea aurreikusten dute antolatzaileek. Dokumentala ingelesez izango da, gaztelaniaz azpititulatuta.
Club de Creativos de España (c de c) elkartearen topaketak egiten ari dira apirilaren 12tik 14ra eta horren barruan aurkeztuko dute dokumentala, Donostia Kulturaren laguntzarekin.
Antolatzaileek azaldu dute dokumentala ikuste hutsak ez duela jendea zoriontsu egingo baina zoriontsu izateko bidea aurkitzen laguntzea duela helburu lanak. Izan ere, dokumentatalak Sagmeister autorearen bizitza du ardatz, zehatzago esanda, honek zoriontsu izateko egindako bideaz eta prozesuaz hitz egiten du.