Maiatzaren 1ean kalera ateratzeko deia egin dute. (Argazkia: @M1Langileontzat)
Langileen aldarrikapenen elkargune izateko garaia heldu dela diote Donostiako blokeko kideek eta kalera ateratzeko deia luzatu dute
Langile boterea eraiki lelopean. Ategorrietan aurkeztu zuen manifestua langile blokeak. “Ategorrietan elkartu gara, non 1.931. urteko maiatzean, espainiar errepublikaren garaian, Guardia Zibilak Pasaiako zazpi langile tiroka erail zituen”, gogoratu dute.
Salatu dute azken urteetan maiatzaren lehena” teorian langile klasea ordezkatzen duten sindikatu eta alderdi askok” egindako “folklore” ariketa hutsa izan dela. Bestalde, gaineratu dute lan baldintzen hobekuntzen aldeko borrokak; pentsioen igoeraren aldekoak, esaterako, “langileriaren berehalako beharrei” erantzuten dietela, baina ez direla nahikoak: “Borroka konkretu guzti horiek ez dute gure zapalkuntza orokorraren espresio bezala ulertzen”.
Gaineratu dute Euskal Herrian, oro har “burgesia txikiaren eta langile aristokraziaren arteko aliantza politiko bat eman dela: “Kapitalismoaren defentsako bloke politiko bat osatu dute”. Azaldu dute, horregatik, “interes antagonikoak” dituzten klaseen arteko aliantzak baztertzen dituztela: “Langileok modu autonomoan antolatzeko beharra mahai gaineratzen dugu, gure klasearen interesen aldeko borrokan, komunismoaren aldeko borrokan”.
Hemen irakurri dezakezue idatzia osorik.