Unai Agirre, Alaia Martin, Jesus Mari Peñagarikano eta Unai Iturriaga kantuan. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Apirilaren 13an hasiko dute XVIII. Bertso Aroa, Altzan. Bertsoa izango da protagonista eta egitarau oparoa prestatu dute bertsoaz hainbat modutan gozatu ahal izateko.
Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal aktoreak
Erradikalak gara ikuskizunarekin emango diote hasiera bertso aroari, Nido tabernan ariko dira 20:00etatik aurrera. “Erraietatik ariko gara, umorez, erroetara iritsi nahian”, azaldu dute.
Apirilaren 22an, 12:30ean
Jon Maiaren Berriak jaio ginen liburuaren aurkezpena eta solasaldia egingo dute Herrerako Kirol Elkartean eta ondoren
bertso bazkaria Jon Maia eta Amets Arzallusekin. Gai jartzaile lanetan Manex Ralla arituko da. Bazkariko txartelak salgai egongo dira Elizondo, Nido, Anaiak eta Labroan.
Apirilaren 26an,
Ez da kasualitatea bertso saio musikatua eskainiko dute
Maddalen Arzallus, Onintza Enbeita, Oihana Iguaran eta Miren Artetxe bertsolariek. Gai jartzaile lanetan,
Amaia Agirre arituko da eta musikari gisa, berriz,
Gari Otamendi eta Araitz Bizkai. Saioa Tomasene kultur etxean izango da 20:00etan.
Azkenik, apirilaren 23tik 28ra,
Zeihar soak erakusketa egongo da ikusgai Titika Rekalten eskutik, Tomasene kultur etxean. Erakusketa zabalik egongo da 17:30eatik 20:00etara. Bertan eguneroko bizitzak uzten dituen arrastoetan oinarritutako makro argazkiak ikusten dira, Sustrai Colinak idatzitako testuekin batera.