409 pisu turistikok eskatu dute lizentzia, momentuz
Apirilaren 12an bukatzen da pisu turistikoak erregistratzeko aukera eta Ernesto Gasco PSE-EEko zinegotziak azaldu duenez, momentuz, 409 lizentzia eskatu dituzte. Gascok gaineratu du “normaltasun osoz eta aparteko arazorik gabe” doala aurrera prozesua.
Lizentziak eskatu dituzten 409 pisu turistiko hauez gain, kontuan izan behar da aurrez legalki funtzionamenduan zeuen 362 pisu zeudela, eta beste 324 zeudela erregistratzeko zain. Gascok dio lizentziak eskatzeko epea bukatutakoan banan-banan aztertuko dituztela lizentzia eskaerak. PSE-EEko zinegotziak gaineratu du orduan edukiko dutela hiriko pisu turistikoen kopuru zehatza, baina gutxi gorabehera 800 eta 900 pisu artean izatea espero dutela.