Anoetako obretan Gipuzkoako Lan Hitzarmena betetzen dela ikusteko jarraipena egingo du EH Bilduk
Anoetako Lan Hitzarmena betearazteko hainbat eskaera erregistratu zituen EH Bilduk eta horietako gehienak onartu zituen Anoeta Kiroldegia S.A enpresako administrazio kontseiluak. EH Bilduk dio Anoetako obretan Gipuzkoako Lan Hitzarmena betearazteko konpromisoari jarraipena egingo diola.
Hauek izan ziren hartutako konpromisoak:
- Langileen nominen artean lagin bat hartuko da egiaztatzeko ea Hitzarmenaren arabera ari diren lanean.
- Nomina horiei dagozkien transferentzien artean lagin bat hartuko da, ea bat datozen egiaztatzeko.
- Ordutegiak eta nominak ea bat datozen egiaztatzeko lagin bat hartuko da.
- Lagin hauek ausazkoak izango dira langile guztien artean, eta udaran laginaren kopurua handituko da, askoz langile gehiago egongo direlako obretan lanean.
- Lagin hauek ez dira lehiaketa publikoa irabazi zuen ABEE-aren langileen artean bakarrik hartuko, ABEEak azpikontratatutako enpresen langileen artean ere hartuko dira.
- Anoeta Kiroldegiak bitartekoak jarriko ditu lagin hauetatik ateratako informazioa Gipuzkoako Eraikuntza Lan-hitzarmenean parte hartzen duten sindikatuen eskuetan jartzeko.