Donostiako Orfeoia saria emango diote Guadalupe Diazi eta Argibel Eubari
Musikaren sormenean eta ikerketan egindako ekarpenagatik Argibel Euba ikertzaileak eta Guadalupe Diaz irakasleak jasoko dute Donostiako Orfeoia saria. EHUk Donostian duen Barriola eraikinean egingo da sari banaketaren ekitaldia, apirilaren 13an, 19:00etan.
Sari banaketan zehar Jose Mari Echarri Donostiako Orfeoiko presidenteak eta Agustin Erkizia EHUko Gipuzkoako Campuseko erredaktore ordeak hartuko dute parte. Bukatzeko, Donostiako Orfeoiak emanaldi irekia eskainiko du bere errepertorioko kantak interpretatuz.