Ibiltariaren XXIV. Astea egingo dute Intxaurrondon
Ibiltariaren XXIV. Astea antolatu dute Intxaurrondoko Haizalde elkarteak eta Donostia Kulturak. Apirilaren 16tik 20ra egingo dute Intxaurrondo kultur etxean. Aurtengoan ondorengo bidaiariek hartuko dute parte: Alicia Sornosa, Iñaki Pagola, Garbiñe Izaguirre, Alvaro Neil, Jon Galdós eta Ivan Santamaria.
Hitzaldia guztiak iluntzeko 20:00etan hasiko dira:
Apirilak 16: 360 grados: Una mujer, una moto y el mundo; Alicia Sornosa. Gaztelaniaz.
Apirilak 17: Tandem bizikletan Estatu Batuak zeharkatuz, Iñaki Pagola eta Garbiñe Izaguirre. Euskaraz.
Apirilak 18: El sentido de la vida (13 años de vuelta al mundo en bici), Alvaro Neil. Gaztelaniaz.
Apirilak 19: Appalachian Trail, una experiencia de vida, Jon Galdós. Gaztelaniaz.
Apirilak 20: Walls: Ipar Irlandako historia bisual bat, Ivan Santamaría. Gaztelaniaz.
Bestalde, Zure mugikorrak ezkutatzen duena erakusketa egongo da ikusgai apirilaren 27a bitarte, Alboan elkartearen eskutik.