Ehungintzak emakumeengan sortzen dituen ondorioen inguruan hausnartuko dute emakumeen etxean
Donostiako Emakumeen Etxeko Ekofeminismo batzordeak Ekofeministen erresistentziak: ehun mundua birpentsatuz topaketak antolatu ditu apirilaren 9an, 12an, 13an eta 15ean. Ehun industriak emakumeengan sortzen dituen ondorioen inguruan hausnartu eta alternatibak bilatzea da helburua.
Ekofeminismo batzordeak denbora ugari darama gai hau jorratzen, horregatik, otsailaren 26an gaia lantzeko topaketa ireki bat egin zuten emakumeen etxean, eta sortutako interesa ikusita, apirilean ere hausnarketa marko horrekin jarraitzea erabaki zuten. Horretarako, Setem Hego Hazearekin eta Cristina Enea Fundazioarekin batera, ehun munduaz eta arlo honetan emakumeok aurre egiten dioten esplotazioaz pentsatzeko aste bat antolatu dute.
“Zergatik gara emakumeok ehun industriaren ekoizle handienak? Zergatik da planeta honetan daudenen arteko lanik prekarioenetariko bat? Zer nolako harremana dauka ehun munduak emakumeok historikoki zuzendu izan gaituzten zaintza arloarekin, zeina sistematikoki gutxietsia, ezkutatua eta soldatarik gabekoa izan den?
Zergatik gara emakumeok moda kontsumitzen dugun gehienak? Zer nolako harremana dauka honek, errealitatean sostengaezina den emakumeen kanonarekin? Emakume kategoriak, objektualizazioarekin, gauza bihurtzearekin eta merkatuak egiten duen gorputzen erabilerarekin zer nolako harremana dauka?”, galdetzen dute.
Apirilak 9, astelehena
17:00-19:00.- Arropa truke azoka
Apirilak 12, osteguna
19:00.– Arknologia: Ehuntzea eta kontatzea jardute feministan. Teresa Alario eta Olaya Fernandez. Gaztelaniaz.
Apirilak 13, ostirala
19:00.- Haritik tiraka. Cinco años despues del derrunbe de Rana plaza. Gaztelaniaz eta ingelesez.
Apirilak 15, igandea
10:00-16:00.- Amarauna: sareak ehunduz. Ikastaroa. Euskaraz eta gaztelaniaz. Izena emateko 943 453 526 edo cristinaenea@donostia.eus