Ismael Serrano Donostian izango da maiatzaren 11n
Ismael Serrano musikaria Donostian izango da maiatzaren 11n bere azken diskoa aurkezten: 20 Años. Hoy es siempre. Kontzertua, 20:00etan izango da Kursaalean. Bertan, Serranoren betiko abestiez eta abesti berriez gozatzeko aukera egongo dela azaldu dute.
20 urte igaro dira dagoeneko Serranoren lehen diskotik, Atrapados en azul. Hainbat kantu “gogoangarri” utzi ditu Serranok bere ibilbidean zehar: Papá, cuéntame otra vez edo Vértigo, esaterako.
Kontzertuko sarrerak hemen erosi daitezke.