Uliako mintegiak parke izendatzeko eskatu du auzo elkarteak
Uliako auzo elkarteak udalari eskatu dio Uliako mintegiak parke izendatzeko. Udaleko Etxebizitza Planak ez du inolako eraikuntzarik aurreikusten Uliako mintegietan. Beraz, udalak ez ditu bertan eraikiko aurreikusten zituen gazteentzako etxebizitzak, hiriko beste lursail batzuk erabiliko ditu horretarako.
Auzo elkartearen aspaldiko eskaria zen Uliako mintegiak parke izendatzea, eta, orain, etxebizitzarik egingo ez dutela jakitean, berriro luzatu diote udalari parke izendatzeko eskaria. Gaineratu dute 12 urte daramatzatela auzo elkartetik Uliako mintegien “garrantzia eta balioa” azpimarratzen: “5.000 donostiarren sinadurak bildu genituen eta Aranzadi zientzia elkarteak ere egin zuen txosten bat bere balioa agerian utziz”.
Erlazionatutako edukiaUliako mintegietan ez dute gazteentzako etxebizitzarik egingo