Anari Alberdi musikariak jasoko du Adarra saria
Anari Alberdi musikariak jasoko du aurtengo Adarra Saria, ekainaren 21ean, 20:00etan, Victoria Eugenian eskainiko duen kontzertuaren atarian. Adarra saria jasotzen duen lehen emakumea izango da.
“Hogei urte baino gehiagoko ibilbidearen ondoren, kalitate maila zainduz eta hitzei garrantzia eta musikari nortasuna emanez disko sorta polita ateratzeagaik jasoko du saria”, azaldu dute.
Euskal musikari egin dion ekarpenaren garrantzia begi bistakoa dela diote saria jasotzeko bere izena proposatu duten batzordeko hiru kideek: Edurne Ormazabal, Tabakalerako zuzendaria; Amaia Ispizua, musika-sustatzailea eta Esther Fernandino, Donostia Kulturako Musika Ataleko teknikaria.
Eneko Goiaren eskutik jasoko du Alberdik Marijose Recalde eskultoreak egindako garaikurra ekainaren 21ean.
Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak 2014an sortu zuen Adarra Saria, euskal musikaren arloan garrantzi edo eragin bereziko ibilbidea egin duen edo egiten ari den artista bat, urtero, omentzeko. Kontzertuko sarrerak 14 euroan egongo dira salgai bihartik aurrera hemen eta Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan.