Irakurketa Errazeko Taldea osatuko du Bagerak
Irakurketa Errazeko Taldea abian jarriko du Bagera elkarteak. Azken batean, batera irakurtzeko elkartzen den pertsona talde bat izango da, eta zuzendua dago euskara ikasten ari direnei edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez dutenei. “Modu guztiz ludiko, dinamiko eta atseginean, Laida Martinez Navarroren Erdi Aroko egunak irakurriko dugu”, azaldu dute antolatzaileek.
Apirilaren 25etik ekainaren 13ra bilduko da taldea, asteazkenero, 19:30etik 20:30era, Koldo Mitxelena Kulturunean. Izen ematea Bagera Elkartearen bidez egin behar da, 943 00 50 74 telefono zenbakira deituta edo bagera@bagera.eus posta elektronikora idatzita.



