Bagerak maiatzaren 21ean egingo du Europako Hizkuntzen Maparen ospakizun ekitaldia
Gaur arratsaldean ospatu behar zuen Europako Hizkuntzen Maparen itzulera, baina eguraldia dela eta, bertan behera utzi du gaurko ekitaldia. Maiatzaren 21ean egingo dute, Kultur Aniztasunaren Mundu Egunarekin bat eginda. Brontzezkoa da mapa berria, eta lehengoaren kokapenetik oso gertu jarri dute (Tabakaleraren Mandasko Dukearen kaleko aldean). Europako eta Donostiako hizkuntzen alde eta hauek bultzatzeko donostiarrek behin eta berriro erakusten duten grinagatik ospakizun xumea egingo du Bagerak hurrengo hilabetean. Arte-lanaren egileek obraren inguruko azalpenak emango dituzte eta musika zein beste sorpresa batzuez gozatuko ahal izango dute guztiek. Tabakalera aurrean elkartuko dira 18:30ean, sarrera nagusiaren aldean.