Peru Aiartza, Itxaso Piquer eta Aiert Ordoñez. (Argazkia: Malen Aldalur)
Añorgako bertso eskolako kideak dira Itxaso Piquer, Aiert Ordoñez eta Peru Aiartza. Orain dela urte batzuk esperoko ez luketen arren, azken aldian plazan dabiltza kantari.
Zaletasuna betidanik eduki duela dio Pikerrek, baina bertso eskolan duela lau urte hasi zen. Ordoñez eta Aiarza ez dira betidanik izan bertsozale amorratuak baina orain gustura dabiltza hitzekin jolasean.
Ostiralero egiten duten Añorgako bertso eskolan elkartu da beraiekin IRUTXULOKO HITZA. Erreportajea ostiraleko astekarian egongo da irakurgai.